XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) abere eta gizakumeen gaitzak sendatu, besteren soroan txingorra egin eraziz uzta hondatu, edo inori senargaia kendu nahiz bilatu.

Senargaia kendu edo bilatze honek ekarri zuen Bittoriren amonaren zoritxarra.

Behin batez zaldi zuriek tiratzen zuten gurdi gorri bat igaro zen Zugarramurditik.

Zaldiak egarriturik zeuden eta gurdizainak geldierazi egin zuen karroza abereei edaten emateko.

Zaldi zuriak eta gurdi gorria ikustera bildutako herritar guztiak ahozabalik geratu ziren, A!", barrutik urrezko soinekoz jantzitako emakume eder distiranta jaisten ikustean, eta neskatxak are aho eta begi zabalduago, A! O!", haren ondoan inoiz inon miretsi den mutilik galai eta ederrena begietsi zutenean.

Parisko teatro handieneko vedette nagusia zen andrea, Portugalgo errege-erreginen aurrean emanaldi berezia egitera zihoana, eta mutila berriz haren laguntzaile eta maitalea, munduko bi begi urdinenak eta irribarre zorabiatzaileena zituen gizasemea.

Zorabiaturik geratu zen Bittoriren amona Anttoni ere, baina ez lo; egon hadi lo eta jango dun me esaten bait zion sarri askotan bere ama zenak ere.

Vedettea eta honen laguna ostatuan sartu zirela ikustean, bera atzeko atetik ostatuko sukaldean (...)